XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ama ere konturatu da eta kontu handia izan behar dugula esan du, sektaren batekoak izan daitezkeelako.

Errosario antzeko bat errezatzen entzun dituelako dio hori.

Harrituta nago amak arazo hau halako patxadarekin hartzen duela ikusita.

Beste arazo batzuek kezkatzen dutelako izango da segurutik.

Baina Enrique sekta baten eraginpean dagoela uste baldin badu, zergatik ez du ezer egiten?

Nik uste dut ez dela hain arazo larria.

Enrique errealitatetik ihes egin nahian dabilela, besterik ez (tira, hori da Ferranek uste duena), beldurtia delako eta oso zoriontsua ere ez dirudielako.

Zergatik?

Ba, ikasketetan ongi ez dabilelako (sei utzi ditu), ezta neska kontutan (orain arte inork ez daki neska-lagunik daukan), ezta adiskideekin ere (bere betiko adiskideek utzi egin dute).

Eta hona beste gai bat.

Manolok deitu zidan eta arratsalde batean Paulorekin joan behar dugula esan zidan, oso deprimitua dabilela kurtsoa errepikatu behar horrekin eta.

Haurren Jolastokira joan ginen.

Ez gure adinekoentzakoa delako, eta bai Paulok anaia gazteago bat duelako, bederatzi urtekoa eta hari laguntzen joan ginelako.

Egia esan primeran pasatu genuen haurren moduan jolasean.